Azatxo Kanpusa
Gabonak ate joka ditugu eta berriro ere Gabonetako Azatxo Kanpusa dator guregana. Aurtengoan hamaikagarrenez antolatuko dugu eta berriro ere bi aste ezberdinetan egingo da, abenduak 22 eta 23 lehenengo asterako eta abenduak 29-30-31 urtarrilak 2 bigarren asterako antolatu baitugu, 10:00-13:00 ordutegian. IX. Gabonetako Azatxo Kanpusa, 2017, 2016,2015 eta 2014 urteetan jaiotako haurrentzat dago irekia eta izen ematea, prezioak honako hauek izango direlarik:
- Kanpus osoa. Azatxo Saskibaloi Eskolakoak 70 €. Saskibaloi Eskolan ez daudenak 75 €
- Abenduak 22-23 astea. Azatxo Saskibaloi Eskolakoak 30 €. Saskibaloi Eskolan ez daudenak 35 €
- Abenduak 29-30-31 eta urtarrilak 2. Azatxo Saskibaloi Eskolakoak 50 €. Saskibaloi Eskolan ez daudenak 55 €
Parte-hartzaileen kopuruari begiratu ezkero kanpusaren bilakaera oso ona izaten ari zen eta aurtengoa ere aurrekoak bezain arrakastatsua izatea espero dugu. Horretarako haur bakoitzaren beharretara egokituko diren begirale eta entrenatzaileak izango ditugu gurekin. Kanpusean parte hartzen duten begiraleak eta entrenatzaileak, talde federatu ezberdinetako jokalariak dira; beraiek ikasitakoa, gaztetxoenei erakutsiz. Horrela, Klubeko ezaugarrietako bat indartuz: “jasotakoa” “bueltatu”. Guztiak Kanpus Zuzendari baten gidaritzapean egongo direlarik. Kanpusa, inguruko herri guztietako neska-mutilei irekita dago, eskualdeko Saskibaloi zaletuen bilgune izan nahi du eta bereziki Ordiziar haurren artean, Ikastetxe ezberdinetako kohesioa bultzatu.